XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestarik besta, arnoaz eta eguzki izpiez betetzen dugu burua udan.

Baina egun horietan batik bat, itzala, errepresioa ere daukagu gogoan.

Izan ere, asko dira (batez ere herri afrikar honetan) giltzapetuta daudenak, askatasunaren bila bide luzea igaro dutenak, oraindik ere berdinean darraitenak...

Napartheid-ek, aspalditik, irriak eta marrazkiak eraman izan ditu gartzeleraino, nolazpait, kaleko beroa preso guztiak eskuratu dezaten, komiki-fanxin euskaldun hau barneko hotzaren babesa edo aterpea izan dadin.

Orain berriz, presondegira sartu gara eta bertan ikusitako, irudikatutakoa kalera zabaldu nahi dugu, baita gartzela guztietatik hedatu ere.

Agerian dago, alegia, gartzela ez dela soilik barrotez estalitako etxe zikin zahar hori, guztiok baikaude preso.

Gutxi barru isladatuko dira Euskal Herrian Orwell-en egiak.

Baina zorionez, jakin badakigu zeintzu diren zanpatzaileak, gartzeleroak.

Haietaz irri egiteko dugu ale hau, baita gure bihotza pittin bat gehiago askatzeko ere.

Askatasuna bide luzea bada ere, guztion artean, bat eginik, asko daukagu ibilita ordurako.

Beraz, besterik gabe, agur bero bat kaiolan gauden guztiontzat.

Gaixo gu, gaixo zuek...

IZAN FUNTSA!!!